Nontzeberri

Azpeitiko “Euskal Antzerki Topaketak” hastear

Azpeitiko Udalak antolatu dituen Euskal Antzerki Topaketak bihar abiatuko dira. Urriaren 29tik azaroaren 20ra haur, gazte eta helduei zuzenduriko hamaika antzezlan eta tailerra izango dira programazioaren ardatz. Gaur eguneko egoera dela eta, aldaketa zenbait adostu dira, eta era berean, hainbat neurri ere hartu behar izan dira, herritarren osasuna babestu asmoz.

Euskal Antzerki Topaketen XXVIII. edizioa bihar hasiko da iaz abiatutako sortzaile berrien zikloarekin. Formatu txikiko obrak izan ohi dira ostegunetakoak; baina segurtasun neurriak betez herritar gehiagok gozatzeko aukera eskaintzeko, Soreasuko zinema aretoan egingo dira horiek ere.

Lehen hitzordua Iraia Elias eta Amancay Gastañagaren eskutik etorriko da, Matriuska piezarekin. “Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa”. Donostiako Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko lan irabazlea izan da.

Beste ikusgarri batzuk honakoak dituzue: Erlauntza, Kaskarot, Fadoak entzuten zituen gizona, eta abar.

Datozen egunetan programatu diren emanaldien gaineko informazioa Azpeitiko Udalak dauka.

Exit mobile version