Nontzeberri

Azkoitiko Matadeixe lokalaren 20. urteurrena

Azkoitiko Matadeixe guneak 20 urte beteko ditu aurten. Data berezi horren harira, betako kideek egitarau interesgarri ondu dute, Matadeixe 20 ute ostixena jotzen lelopean. Hala, maiatzaren 29an, bi bakarlari arituko dira: Ekiza eta Mikel Uraken. Biek ala biek bakarkako estreinako lan luzeak plazaratu berri dituzte.

Ekainaren 2an, Orthodox (abangoardiako metal psikodelikoa) andaluziarrak arituko dira, Spain is the Place eta Orbain Unit taldeekin batera, 21:00etan.

Ekainaren 4an hainbat ekitaldi izango dira: Maitale Borroka antzezlan; Venta Iturrioz eta Imanol Ugarte eta Magmadam musika, kalean ere bai, 19:00etan; eta, azkenik, gau partean, Matadeixen, Mahoma Saz eta Jay.

Ekainaren 11n, beste kontzertu bat izango da: Munlet eta Balcanes; ekainaren 23an, Sue ta patatie ekitaldia, eta 25ean, kontzertu berezia: Jotakie eta Josefa B. Lenoir Gang. 

Uztailaren 2an, gainera, bestelako ekitaldiak izango dira: bazkaria, poteoa, serigrafia, VI. Gau Beltza

Horretaz gainera, zine zikloa eta argazki erakusketa ere izango dira. Informazio guztia Matadero Ekintzak webgunean duzue.

 

Exit mobile version