“Hasten den guztiak ganorazko amaiera bat merezi duelako, aurtengoa azken Bertso Erronda izango da. Horretarako, Bilboaldeko ikasle eta ikasle ohi txar baina poteatzaile, koplazale eta potolari kutunenak bildu ditugu. Bi saio eta final bat, besterik ez.
Gure bertso-tabernako pertsiana jeitsiko dugu, berriz zabalduko ote dugun jakin gabe… atera dezagun azken erronda!”
Horixe da Bilboko Bertso Erronda ekimenaren despedida. Hilaren 7an izan zen aipatzen diren saio horietariko bat, lehen finalerdia, Errondabiden. Bertan Janire Arrizabalaga, Maite Sarasola, Haizea Telleria, Kerman Diaz, Aissa Intxausti eta Asier Alcedo aritu ziren.
Eta gaur, otsailak 21, izango da bigarren saioa BIRAn, Irune Basagoiti, Enare Muinategi, Paule Loizaga, Ander Anakabe, Josu Ibarguren eta Ander Ucelay bertsolariekin.
Gogoratu finala martxoaren 7an izango dela Zazpi Katun.