Nontzeberri

Auzoetako antzerki denboraldia Bilboko Zirkuituan

Bilboko Zirkuitua programak udazkeneko denboraldiari eman dio hasiera honezkero eta abendura bitartean luzatuko da bederatzi antzerki ikuskizunekin Otxarkoagako, Errekaldeko, Basurtuko, Altamirako, Abandoko, Begoñako, Castañoseko eta San Frantziskoko udaltegietan, Zurbaranbarri ikastetxean eta Solokoetxe institutuan. Sarrera librea izango da.

Bertoko talde afizionatu edo erdi-profesionalei, euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, Bilboko Zirkuituak Arte Eszenikoetarako ikus-entzule berriak ere sortu nahi ditu, eta horrexegatik, umeei eta familiei zuzendutako emanaldi bereziak jasoko ditu abendurako euskaraz.

Bilboko Zirkuituak bederatzi antzerki konpainia izango ditu hiruhileko honetan, hala nola, Los Man Ones, Plataforma Tirante, Totum, Burbujas, Nexo, En la Lona, Jon Urraza eta Jon Zubiaga, Teatro Pantzart eta Las Entes.

Ekimen hasita dagoen arren, programa eten egingo da Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia, BAD, ospatzen den bitartean –urriaren 26tik azaroaren 4ra– eta azaroaren 15ean, berriz loratuko da Otxarkoagako udaltegian, Nexo taldearen 49 fragmentos lanarekin.

Abenduko programazioa joria izango da. Proposamen berritzaileenen artean, En la lona taldearen Momentu Ridiccoli ikuskizunaz gain, Teatro Pantzart taldearen Boli, bili, boli lana da ikusgarria (abenduak 14), izan ere Juan Kruz Igerabide poeta eta idazle gipuzkoarraren testuetan oinarritua dago.
Euskaraz ere ikustekoa da Morrison eta Gartzia: kultuko antzezlana ikuskizun dibertigarria (abenduak 13).

Ohikoa denez, emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Zer, non eta noiz jakin nahi baduzue hemen kontsultatu ahal duzue.