Nontzeberri

“Auzo Eszena” programak antzerkia zabalduko du Gasteizko auzoetan barrena

Auzo Eszena zikloaren baitan, hainbat antzezlan taularatuko dira Gasteizko Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua auzoetako gizarte-etxeetan. Hala, egitarauaren denboraldi berria igandean hasiko da eta maiatzaren 28ra arte luzatuko da.

Igandean, hain justu, Abarka konpainiak La escuela de Don Silvestre aurkeztuko du Salburuko gizarte etxean, 19:00etatik aurrera: “Gaztelako herri txiki bateko eskolan, mila bederatziehun eta berrogeita hamarreko egun batean, eskola honen eguneroko lasaitasuna aldatuko duen gertaera baten zain daude: ikuskatzailea etorriko da”.

Martxoaren 5ean, halaber, Express your clown taldeak, El guardián de la imaginación aurkeztuko du; 12an, Por detrás, todo un clásico (Pánico Escénico); 19an, Sucedió en otoño (Entelekia); apirilaren 2an, Hasiera (Teatro Lua); apirilaren 9an, Residencia del bien estar (mejorad@s); maiatzaren 7an, El hijo de puta, pompa y circunstancia (Juanjo Monago); maiatzaren 14an, Aukerak (Arteko); 21ean, Verónica, ella y yo (Tranpola); eta, azkenik, Mi tio vino de Cuba (Hogar Extremeño).

Porgramazioari buruzko xehetasun guztiak: vitoria-gasteiz.org.

Exit mobile version