BilbaoArtek, Austriako Bregenz hirian, proiektu artistikoa garatzeko bi beka iragarri ditu; irailean eta urrian gauzatu beharko da. 2011. urtera arte BilbaoArte Fundazioan proiektu bat garatu duten artista egoileentzat zuzenduta dago beka. Banakakoa eta edozein modalitatean.
Bekari dagokionez, ondokoak jasotzen ditu: bidaia BibaoArte Fundazioak ordainduko du. Horretaz gain, 1.500 euro emango ditu hautatutako egitasmoak garatzeko. Ostatua eta estudioa, Kunsthaus Bregenz-ek hartuko ditu bere gain.
Aurkezteko epemuga, 2012ko ekainak 22 izango da, eta proiektuaren proposamena eta curriculuma entregatu behar dira. Eskaerak Fundazioan bertan aurkeztu behar dira, baita e-mail edo ohizko postaren bidez:Bilbao Arte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo.
Bekaren zehaztasun guztiak bilbaoarte.org webgunean kontsulta daitezke.
