Nontzeberri

Austriako zine garaikideari buruzko zikloa hasiko da gaur Nafarroako Filmotekan

Stephanie Winter zinegileak filmatutako Tristes déserts. A Robot’s Tale (2015) filmaren emanaldiarekin hasiko da gaur Austriako zine garaikideari buruzko zikloa Nafarroako Filmotekan, 20:00etatik aurrera. Horretaz gainera, Jessica Hausner zuzendariaren Amour fou (2014) film laburra ere pantailaratuko dute.

Filmotekaren arabera, “(Tristes déserts. A Robot’s Tale), August Schram tenorearen eta Austrian Apparel musika elektronikoko bikotearen baterako lanaren emaitza zinematografikoa eta musikala da”. Musika barrokoaren eta soinu elektronikoen arteko lerro ezerezten duen musikala da.

Amour fou film laburrak, halaber, hauxe kontatzen du: “Hemeretzigarren mendeko Alemaniako aristokrazia hotzaren baitan, Frantziatik etorritako ideia iraultzaileen eraginez bere pribilegioak arriskuan ikustean kezkatuta, Heinrich poeta gazteak bere buruaz beste egitea erabakitzen du eta Marie bere lehengusuari bidaia horretan bidelagun izatea proposatzen dio”.

Zikloaren baitan, beste hiru film aurkeztuko dira: ekainaren 10ean, Nur die Toten kehren heim (Tina Leisch eta Ali Can, 2015); 17an, Das finstere Tal (Andreas Prochaska, 2014) eta Domino (Anna Vasof, 2014) film laburra; azkenik, 24an, film laburren erakustaldia izango da.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Exit mobile version