Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen XXIII. Jaialdian lanak aurkezteko erpea zabalik izango da martxoaren 1era arte.
Zinegoak 2026en parte hartu ahalko dute LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten duten filmek, betiere beren ekoizpen prozesua 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera bukatu bada, eta Zinegoaken parte hartu aurretik Euskal Herriko areto komertzialetan estreinatu ez bada oraindik.
Antolakuntza apirilaren 16a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda ekainean argitaratuko da. Hautatutako lanak 3 sailetan banatuko dira, iraupenaren eta motaren arabera: FIK fikziozko film luzeak (45 minututik gorakoak), DOK film luze dokumentalak (45 minututik gorakoak) eta KRAK fikziozko film luzeak edo dokumentalak (narratiba berriak edo proposamen estetiko berriak, 45 minutu baino gehiagoko iraupenarekin). Horrez gain, film laburren kategoria ere egongo da (fikziozkoak edo dokumentalak, 45 minutukoak edo laburragoak).
Zinegoak jaialdia Zinegoak Elkarteak antolatzen du eta ekainean izango da Bilbon.
Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.
