Beste toki askotan egin ohi den bezala, garai honetan, urte osoan egin diren tailer, eskola eta ikastaroetan ikasitakoa eta bizi izandakoa erakusketako unea izaten da. Hala, Bilbon, gaur, ekainaren 26an, Baliabide Eszenikoen Zentroak Santutxun duen egoitzan, emakumeek historian izandako garrantzia aldarrikatzen duten hainbat antzezlan taularatuko dira, eta bihar, antzerki-prestakuntzako lau hastapen-tailerretako 65 kidek antzezpena egingo dute BilboRocken.
Lehenengo emanaldian, Bilbao Eszenak MaMa Crea kolektiboarekin batera abiarazi zuen Emakume historikoak sorkuntza eszenikoko tailerrean egindako lanaren emaitza ikusi ahalko da. Tailer hori Nuria Moran Crespok eman du, ahaztutako emakume zientzialari, idazle, pintore edo abenturazaleen oroimena gaurkotzeko asmoz.
Bestalde, antzerki-prestakuntzaho lau hastapen-tailerretan parte hartu duten haurrak, gazteak eta helduak (65 lagunek) BilboRockeko oholtza gainean izango dira barikuan, ekainak 27, 17:30etatik aurrera. Bertan, Ikastola honetan baino hobeto….edonon? eta Hainbat persona, horrenbeste mundu izeneko lanak taularatuko dira. Euskarazko horretaz gain, Con la que está cayendo lana ere ikusteko aukera egongo da.