Nontzeberri

Aurtengo literatur lehiaketa abian, Iurretan

Iurretan herrian eta 2003. urteaz geroztik, Iurretako Literatur lehiaketa antolatzen da haur, gazte zein helduentzat. Literatur lehiaketa honen helburua adin-tarte guztietan sormen literarioa sustatzea da, literaturako genero ezberdinen bitartez: ipuingintza, bertsolaritza eta komikigintza.

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 11 izango da. Aurten lehiaketa@iurreta.net helbidera bidali beharko dira.
Urtero bezala, irabazleak suertatzen diren lanak liburu batean argitaratuko dira gero.

Datu zehatz guztiak eta lehiaketaren oinarriak, hemen ikusi ditzakezue.

Exit mobile version