Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako Kimuak programak aurtengo edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Hautatuak suertatzen diren film laburrak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.
Deialdian nahi duten zuzendari edo ekoizleek parte hartu ahal dute, 30 minututik beherako iraupena duten lanekin. Partehartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2022eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira. Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute.
Film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da.
Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com web gunean daude eskuragarri.