Nontzeberri

Aurtengo Kimuak programan parte hartzeko deialdia

Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko, Kimuak programaren aurtengo edizioan film laburrak aurkezteko epea zabaldu da, apirilaren 23ra arte. Hautaturik diren film laburrak Kimuak deiturapean zabalduko dira nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetan.

Interesdunek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2024ko ekainaren 1etik aurrera eginikoak. Euskal Hirigune Elkargoko eta Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa hemen dituzue.

Kimuak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa da Euskal Herrian ekoiztutako film laburren nazioarteko hedapena sustatzen duena. Zineuskadik kudeatzen du eta  eta hainbat  jaialdietan banatzen dira filmok, eta Etxepare Euskal Institutuak finantzatzen du. Halaber, Euskadiko Filmategiaren lankidetza jasotzen du film laburrak proiektatzeko.

Exit mobile version