Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako Kimuak programak aurtengo katalogoa osatuko duten film laburrak aurkeztu ditu: Agua! (Mikel Rueda), Beerbug (Ander Mendia), Casa vacía (Jesús M. Palacios), Deus et Machina (Koldo Almandoz), Bajo la almohada (Isabel Herguera), Los monstruos no existen (Paul Urkijo) eta Voice over (Martín Rosete).
Maialen Beloki (Donostia Zinemaldiko Hautespen-batzordeko kidea eta Zinemira, Made in Spain eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa atalen arduraduna), Josemi Beltrán (Donostia Kulturako Zinema arduraduna), Pilar García Elegido (Madrilgo Erkidegoaren Ikus-entzunezko Ataleko arduraduna), Edurne Ormazabal (EITB.com-eko zuzendaria) eta Ángel Sala (Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldi Fantastikoaren zuzendaria) arduratu dira Kimuak 2012 katalogoa osatzeko aukeraketa egiteaz.
Urtero bezala, film laburrak Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dituzte, irailean, emanaldi pribatuan, eta, ondoren, hemengo eta nazioarteko zinemaldietan ikusi ahalko dira.