Nontzeberri

Aurtengo “Katapulta Tour Gipuzkoa” deialdia martxan da

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute Katapulta Tour Gipuzkoa, musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua. Ekimenaren helburua musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea, bereziki gazteak.

Aurtengo deialdia egin dute bertatik, musikaren eta arte ezenikoen esparruetan ibilbidea garatu nahi duten Gipuzkoako artista profesional berriei eta erdi-profesionaleei zuzendurik. “Pop, rock, folk, elektronikoa, hip-hop eta antzeko musika estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikroantzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia”.

Ekimenak eskaintzen duena honakoa duzue: hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan, 400 euro emanaldi bakoitzeko, eta artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa.

Proposamenak otsailaren 5era bitartean aurkeztu beharko dira.

Exit mobile version