Kameratoia bideo lehiaketa gazte euskaldunen sormena sustatzeko asmoz egiten du urtero Topaguneak. Aurtengoa zazpigarren edizioa da.
Parte hartu nahi dutenek uztailaren 9an Urdulizen dute hitzordua , gaia eta ezaugarriak ezagutzeko. Uztailaren 23an berriz, Sopelan elkartu behar dira berriro, sortutako lan guztien proiekzioa ikusi eta sariak nork eskuratu dituen jakiteko. Horretarako izena eman beharko dute lehiaketaren webgunean.
Bakarka zein taldeka parte har daiteke, eta partaideek bost eguneko epea dute antolakuntzak ezarritako gai eta ezaugarri batzuk errespetatzen dituen bideo labur bat idatzi, grabatu, editatu eta aurkezteko. Hiru lanik onenek 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eskuratuko dituzte.
Aurreko edizioetan sortutako lanetako batzuk kameratoia.com webgunean ikus daitezke edota Topagunearen Youtube kontuan.