Nontzeberri

Aurtengo ikasturteko Bertsotruk prest

Bertso eskolen arteko desafioak biltzen ditu Bertsotruk egitasmoak. Aurtengo edizioan 27 talde arituko dira desafioetan, bederatzi multzotan banatuta.

Laster barru  Bilbo,Bortziriak, Urretxu/Zumarraga, Debagoiena, Larrabetzu/Mungia, Lasarte-Oria, ALBE, Irun, Zarautz, Barañain, Gernika-Lumo, Oñati, Erniarraitz, Durangaldea, Gasteiz, Aramaio, Goierri, Orio, Hernani, Markina-Xemein, Sakana, Aiaraldea, IEH (Ipar Euskal Herria), Leitza/Lekunberri, Enkarterri, Harituz eta Iruñeko taldeak norgehiagoka ikusteko parada izango dugu.

“Iazko formatuari jarraituz, bertso eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta era berean, beste bi bertso eskolek antolatutako ekitaldira joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia..”.

Exit mobile version