Aurten Gasteizko Cortada film laburren jaialdiak bere XX. urteurrena ospatuko du azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean. Aurtengo lehiaketarako sortu duten kartelak Einsensteinen Potemkin korazatua omenduko du. Irekita dago film laburrak jasotzeko epea, eta izena emateko azken eguna irailaren 16a da.
Lehiaketara 2015eko irailaren 1aren ondoren ekoitzitako pelikulak aurkez daitezke, eta horiek gehieneko luzapena 30 minutukoa izango dute.
Lehiaketak Atal Ofiziala izango du. Batzorde batek erabakiko du aurkeztutako film guztietatik zeintzuk joango diren lehiaketara. Jaialdiko hiru kategoriez gain (fikzioa, dokumentala eta animazioa), Unilabur izeneko atal berezia dago, unibertsitateko ikasleek parte har dezaten. Atal horren barnean Ehulabur izeneko beste lehiaketa bat egingo da, eta EHUko ikasleek parte hartuko dute.
Film laburrik onenak 1200 euro eta garaikurra hartuko ditu eta Arabako film laburrik onenak 500 euro eta garaikurra. Horretaz aparte beste sari asko banatuko dira.
Izena emateko, oinarriak, eta bestelako datuak hemen topa ditzakezue.
