Atzo abiatu zen Bilbon Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Guztira lau kanporaketa jokatuko dira, saio bakoitzean 9-10 gaztek parte hartuko dute, eta finala Aulestin izango da maiatzaren 30ean. Gainera, dagoeneko martxan dago idatzizkoa, eta hainbat herritan egiten ari dira kanporaketak. Idatzizkoaren finalak maiatzaren 29an eta 30ean izango dira, hauek ere Aulestin.
Bat-bateko txapelketan izen emateak gora egin du, eta 39 gaztek parte hartuko aurtengo edizioan. Diogun moduan, atzo jokatu zan lehengo saioa, eta Amaiur Betanzos bilbotarrak lortu zuen finalerako txartela.
Esan dugu Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango dituela, eta ondorengoak hauexek izango dira: apirilak 29, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga ikastolan; maiatzak 4, 17:00etan, Muxikan, Ariatzako eskolan; eta maiatzak 6, 17:00etan, Igorren, Lasarte aretoan.
Informazio guztia hemen.
