Animazio jaialdiaren edizio honetan, jaialdi modura Euskal Herriko erreferente gisa kontsolidatzea lortu dute, eragile ezberdinekin dituzten elkarlanak areagotu eta lau egunez animazioaz gozatzeko programa zabala eskaini da. Gainera, asistentzia datuak inoiz baino hobeak izan dira, eta Debako zein txoko ezberdinetako lagunek egunero bete dute Kutxa Zuria. Jaialdiaren antolakuntzak oso balorazio positiboa egin du edizio honetaz eta hurrengoari begira martxan jartzeko prest dira.
Animadeba jaialdiak banaturiko sari garrantzitsuenak hauek izan dira: Sail Nagusiako Film Onena It shouldn`t rain tomorrow (Maria Trigo). Zuzendariak, minimoak diren elementu grafiko, sonoro eta narratiboekin lortu egiten du bizitzaren azken etapan murgiltzea, pintzelkada sotilak aplikatuta. Aipamen Berezia Holy Heavêness (Farnoosh Abedi, Negah Khezre Fardyardad, Mohammad Ghaffari). Aita-haurtxo zaharraren metaforaren bidez erakutsitako samurtasun izugarriak hunkitu eta gupidatu egiten gaitu bere gordintasun errealistagatik
Gidoi Onena Sulaimani lanarentzat izan da (Vinnie Ann Bose). Eszenaz eszena, filmak migrazioak sortzen dituen geruza askotako gatazkan murgiltzen gaitu; identitatearen eta integrazioaren arteko tentsioan.
Publikoaren saria Out there (Evgeniy Golovin, Alexander Afonasyev) eta Zuzendari Berriak EHU film onenaren saria The peel (NanTung Lin). Aipamen Berezia My wonderful life lanarentzat (Calleen Koh).
Informazio gehigarria: Animadeba