Nontzeberri

“Aurrera Fest!” jaialdiaren hirugarren edizioa prest

Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko kultura-sektorea babesteko apustua egin du, eta Euskalduna Bilbaoren laguntzarekin 14 ikuskizun eskainiko dira bertan, Aurrera Fest! jaialdian. Hirugarren edizio honetan 44 hautagai aurkeztu dira, eta 14 lan izan dira hautatuak.

Aurten, Euskalduna Bilbaok Aste Nagusiko programazioan ere parte hartuko du, makinabat ikusgarrirekin, tartean, The Hole X kabareta, Escape Room, Laponia eta Mentiras, boleros y vídeos caseros piezak.

“Tokiko talentuak sortutako 14 muntaia igoko dira eszenara, `Impresionistas´ erakusketa inmersiboaren ondoko aretoan. Jaialdiaren data aldaketari ezker, bertako sorkuntzari ahalik eta oihartzun handiena eman nahi zaio, Bilbo eta Bizkaia osoko urteko datarik garrantzitsuenean, gure mundu artistikoa zaindu nahi da. Hori dela eta, Aurrera Fest! jaialdiaren agenda egutegian aldatu egin da (aurreko bi edizioetan, uztailean), Aste Nagusiaren itzulerarekin bat egiteko”, adierazi dute antolatzaileek.

Programazioak lau kontzertu, hiru antzerki-ikuskizun, hiru magia-show, bi dantza-show, kabaret bat eta kontu-kontalari bat bilduko ditu.

Aurrera Fest!-en ikuskizunen agenda esteka honetan kontsulta dezakezue.

Exit mobile version