Nontzeberri

“Aurrera Fest” ekimenaren hasiera

Bihar abiatuko da Aurrera Fest ekimenaren II. edizioa. Bilboko Euskaldunan, uztailaren 1etik 25era bitartean 35 ikuskizun (kontzertuak, antzerki-ikuskizunak, bakarrizketak, eta dantza ikuskizunak) programatu dira. Ekimenaren bigarren urtea da hau, eta modu horretan Bizkaiko Foru Aldundiak bertako kultur sektorea babestearen aldeko apustua egin du berriro ere.

Diogun moduan, aurtengo Aurrera Fest ekimenaren bidez, euskal artisten edota konpainien 35 ikuskizun eskainiko dira Euskaldunako hiru espaziotan (Auditoriumean, 0B aretoan eta 0E aretoan). Biharko lehen saioan, Ibai kantariak Goxokiak izeneko lana haizatuko du. “Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriaren lan berriak pandemia garaian idatziriko abestiak biltzen ditu. Zapore propioa duten kantuez osaturiko bonboien kutxa bat. Kantu koloretsu eta alaiak. Maitasunari laudorioak”.
Zuzeneko berezi horretan, ahotsek hartuko dute protagonismo guztia. Horretarako, Goizargi Gospel Choir taldeko abeslariekin lagunduta izango da Euskaldunako eszenatokian.

Guztira, 19 kontzertu (horietako 4 musika klasikokoak), 10 antzerki-ikuskizun, 4 bakarrizketa,  dantza ikuskizun bat eta magiako beste bat (familiako ikuskizuna, 6 urtetik gorakoentzat egokia) antolatu dira. Azpimarratu behar da kartelean euskarazko 4 ikuskizun badaudela, eta programazioa anitza dela, zeinu-mintzaira duen ikuskizun inklusibo batekin, tratu txar matxisten aurrean sentsibilizatzeko beste batekin, ume/familientzako hiru ikuskizunekin…eta abar.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version