Nontzeberri

Aurreko mendeko emakume ikusiezinak

Arantza Iurrek Mujeres visibles izenburupeko irakurketa dramatizatua eskainiko du azaroaren 29an, 19:30ean, Bilboko Campos Eliseos antzokiko Kupula Aretoan.

Aurreko mendean euskal eszena osatu zuten emakumezkoek idatzitako testuak, garaiko abesti azpimarragarrienen interpretazioarekin batera entzungai izango dira honako hitzaldi performatiboan, Arantxa Iurreren eskutik (Bilbo, 1964).

Helburua, testu eta doinuen bitartez emakumezko horiek zeintzuk izan ziren eta zer pentsatzen zuten aditzera ematea izango da. Arantxa Iurre sortzaile, zuzendari eta antzezlea da ekimen honen arima. Egile honek La mujer en las artes escénicas en Euskadi izeneko lana plazaratu du.
Simulacro Teatro taldeko Aintza Uriarte eta Javier Liñera antzezleak izango ditu lagun Arantzak; musikariak, aldiz, Urtzi Ayo (ahotsa eta kitarra) eta Naiara Redondo (ahotsa).

Espazio honetan jorratzen diren egitasmoek hiru lan ildo jarraitzen dute, beti ere, sorkuntza eta sortzaileen ahalmenarekin uztarturik: sortzaileen garapen profesionala, kultur kudeatzaileena eta autore eskubideen aldeko gizarte sentsibilizazioa. Hainbat kasutan, bestelako erakunderekin ere ekimenak burutzen dira.

Exit mobile version