Nontzeberri

Aukeratuak finalerantz

Hernaniko Galarreta frontoia goraino bete zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkeneko finalaurrekoan, 1.600 lagun inguru bilduta, eta horra joan ziren zaleak izan ziren arratsaldea berotzea lortu zutenak.

Saio horretako sailkapena horrela lotu zen: Iñaki Apalategik (480 puntu), Jon Martinek (479,5 puntu), Amaia Agirrek (472,5 puntu), Jokin Urangak (470 puntu), Iñigo Mantzizidor Mantxi-k (460,5 puntu) eta Ainhoa Agirreazaldegik (451,5 puntu).

Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta azken horretan aritu ziren Iñaki Apalategi eta Jon Martin izango dira hilaren 18an, Illunbeko finalean, abestuko dutenak.

Saioaren lagina hemen ikus dezakezue.

Exit mobile version