Arriaga Antzokiaren eta Aukeran Dantza Konpainiaren ekoizpen berria da Burnia, ekainaren 9tik 11ra bitartean, Bilboko antzoki horretan ikusi ahalko dena.
Edu Muruamendiaraz zuzendu du ekoizpen berria (Izena duen guztia omen da, Bideak eta Gernika,…) eta lan berri honen gidoilaria Unai Elorriaga izan da.
“Burnia eta burdina, metala. Bilbo inguruan eta Bizkaian dena da burdina, burdinak piztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-bor egin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan, irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetan eta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu tren itxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubi baten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ez aurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinaren gainean dantza egin behar dugu orain”.
Burnia dantzatuko dutenak, Ander Errasti, Naikari Galarraga, Ioritz Galarraga, Ane Anza, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Aritz Iglesias, Nerea Gurrutxaga, Martin Barandiaran eta Helis Legorburu izango dira.
Arriaga Antzokiak pauso bat gehiago eman nahi izan du kasu honetan eta konpainia paregabe honi ikuskizunerako antzokia uzteaz gain, ikuskizunaren ekoizpenenean parte hartu du.
Hil honetan ere, Emilia Romagna Teatro Fondazione/Compañía Pippo Delbonoren Urlo lana (ekainaren 3 eta 4an) eta zarzuela Pablo Sorozabalen musikarekin hilaren hondarretan.