Gaur, Donibane Lohizuneko Maurice Ravel Entzundegian, Atx Teatrok Fakiu izeneko lana antzeztuko du, 20:30etik aurrera.
Fakiu antzezlanak eguneroko biolentziaren gaia tratatzen du modu ezberdinetan, eta gainera antzezlanaren bukaera publikoaren eskuetan uzten da.
Atx Teatrok honela definitzen du bere obra: “Gosea, Txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra…..eta zelan ez…. biolentzia.Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte.
Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak.
Ezin izango genuke bizi haietariko bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango.
Baina EZZZZ!!! Biolentzia ez!!! gizakiok ezin dugu erabili biolentzia!!!
Eta egia da, arrazoirik gabeko biolentzia ezin da erabili,…….baina arrazoia dagoenean, eta batez be, beste biderik ez dagoenean?….zer egin genezake bizirauteko?”
Antzezlan honetan hiru pertsonaia aurkezten dira, forma eta modu askotara: Sistema, Sistema aplikatzen duena eta Sistema pairatzen duena. Galderak dira, besterik ez…..erantzunak publikoaren esku daude.
