Nontzeberri

Athletic-eko piratentzako kanta

Txapelpunk taldeko kideak athleticzale amorratuak dira eta talde zurigorriaren zale are amorratuagoak diren piratei kanta bat egitea bururatu zitzaien. “Hauek dira benetako zale burrunbatsuak eta merezi zuten kanta bat partiduetako giroa berotzeko” esan zuen Iñigitok.

Txapelpunk azkenaldi honetan nahiko geldirik egon da baina era berean mila ideia izan du buruan eta horietariko bat futbolzaleei kanta bat egitea zen. Indarrak batu eta horretan aritu dira azken hilabeteetan. Beraz, Athletici abesti bat eskaini nahi izan diote lan honekin, eta beste aldetik, Txapelpunken lana ikustarazi nahi izan dute, bizirik eta indartsu daudela esateko berriz.

Baina lan honen asmoak ez dira hauek biak soilik. Iñigo Cabacas gogoan eduki nahi izan dute eta noski, harentzako justizia aldarrikatu. Honen guztiaren ostean, Piratak eta Txapelpunken arteko erlazioa estutu da, eta seguruenik honek guztiak zelaian ere izango du isla.

Joan den astean, Gernikan, sekulako festa egin zuten guztiek eta Skakeitan, MCD, Abra Kadaver edo Arkada Sozial taldeek kontzertua eskaini zuten.

“Txapepunk dike sikuan, lehorrean egon da azken urtean. Denok nahiko liatuta ibili gara. Orain martxan gaude berriro. Abestiz lepo dauden kainoiak pilatuta ditugu eta zuzenekoetan hauek lehertzeko prest gaude. Aupa rock and ron-a!”

Kantarekin batera bideoklipa ere gauzatu du taldeak lau haizetara zabaltzeko asmoz.

Ikusi, ikusi.



Exit mobile version