Nontzeberri

“Ate Irekiak”, Bilbaoarte zentroan

Bilbaoarte zentroak, aurten, bekak lortu dituzten artisten lanekin erakusketa ondu du, Ate Irekiak; bertan, 40 artisten lanak ikus daitezke, hilaren 17ra arte. Horien artean, epaimahai batek 2015ean Bilbao Arten ekoizpen propioko erakusketa egingo duten 7 artista aukeratuko ditu. 

Horretarako, eraikin guztia bihurtu dute erakustoki: “txokoak, patioa eta aretoak”. Guztira, 3.500 metro koadro inguruko azalera.

Zentroko gune guztietatik barreiatutako lanok askotarikoak dira, besteak beste, eskultura, pintura, bideo-sorkuntza, argazkilaritza, instalazioak, animazioko zinema eta ehungintza-diseinua.

Obra horien egileen jatorria ere anitza da, Bilbo, Vigo, Malaga eta Alacant,  AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta Austria, tartean. Egileak 40 inguru dira, Virginia Herrera (Sevilla) & Jorge Thuillier (Cádiz), Leyre Goikoetxea Martinez (Arrasate), Patrik Grijalvo (Bilbo), Jean Hubert (Ivry-sur-seine, Frantzia) eta Alessandra Torres (Puerto Rico), besteak beste.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Exit mobile version