Asun Casasola ipuin lehiaketa bidean da gai interesgarri batekin: Askeak, ez ausartak. Aurtengo lehiaketaren gaiaren helburua berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea da. Lanak bidaltzeko azken eguna otsailaren 10a izango da.
Lehiaketa honetan bi multzo bilduko dira, gazteak eta helduak. Parte hartzaileek ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztuko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Lanak posta arruntaz bidaliz gero, hona: BDS koop. Aixin Zolua Ibilbidea, 5. 20304 Irun, Gipuzkoa. Eta posta elektronikoz bidaliz gero, hona: asuncasasolaipuina@gmail.com
Lanarekin batera, datu hauek idatzi behar dira orri batean: ezizena, egilearen izen-abizenak, NAN zkia., helbidea, jaioteguna, harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta. Original bakoitza ezizenez sinatuko da.
Epaimahai batek aukeraketa egingo du, eta martxoan ezagutaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan antolakuntzak egingo duen ekitaldi berezian.
Informazio osoa hemen irakurri ahal duzue.