Nontzeberri

Asun Balzolaren mundua

SM Fundazioak lagundutako El mundo de Asun Balzola (Asun Balzolaren mundua) lana aurkeztuko dute gaur Madrilen. Ilustratzailea hil zenetik bost urtera jasoko du omenaldi hau.

Argitalpenak Balzolaren ilustrazioen lagin eder bat jaso du eta horretaz gain, egilea ezagutu zuten hainbat pertsonen testigantzak ere bai. Hamaika testutan jarri zituen bere irudi miragarriak. Aipatzekoak dira Bernardo Atxagaren Txitoen istorioa, Juan Kruz Igerabideren Begi-niniaren poemak, edota  Mariasun Landaren Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean.

Berak esaten zuen pirata izatea zuela amets txikitan, eta hein batean izan zen. Arte Ederrak ikasi zituen Madrilgo San Fernando Akademian. Ilustratzaile eta idazlea aparta izan zen eta Euskal Herriko eta Espainiako argitaletxe askotan argitaratu zituen bere lanak. Haur eta gazteentzat ilustratutako liburuengatik egin zen ezaguna eta batez ere, Mariasun Landa idazlearen hainbat lan ilustratu zituen.
Prentsan ere argitaratu ziren bere lanak ( El Pais, Telva, Dunia, Mia Proyecto Hombre aldizkaria…).

Hemen duzue berari egindako elkarrizketa bat.

Exit mobile version