Nontzeberri

Asteburuko kontzertuak

Astebururo legez, Euskal Herrian ehunka kontzertu izango dira hainbat herri eta plazetan. Guk hiru nabarmendu ditugu, Andoainen, Bilbon eta Donostian egingo direnak.

Hasteko, gaur bertan Andoainen Suediako Sewergrooves taldeak joko du Basterock Gauak – 2 zikloaren baitan. Laukoteak Trouble Station disko berria aurkeztuko du. Hellacopters, Nomads eta antzeko herrikideen rock tradizioari jarraiki, -Sewergroovesen Hellacopterseko bateria jotzaileak jotzen zuen-, laukote eskandinaviarrak 70eko hamarkadan iltzaturiko eta melodiaz josiriko hard rock dotorea jotzen du. Emanaldia 22:30ean hasiko da Basteron.

Gaur, halaber, Bilbon, Bizbak musika independentearen jaialdia amaituko da. Hiru ostiraletan, bederatzi talde igaro dira EHUren Bizkaia Aretotik. Gaur arituko direnak euskal ordezkariak dira: Zodiacs bizkaitarrak, Muy Fellini nafarrak eta Joseba Irazoki beratarra. Lehenengoek, gaztelaniaz abesturiko pop-rock psikodelikoa jorratzen dute; bigarrenek, berriz, 90eko hamarkadako rock independentearen esparruan mugitzen dira, eta Irazoki, azkenik, bakarka arituko da, gizon-orkestra formatuan. Kontzertua 20:30ean izango da.

Amaitzeko, bihar, Pasaiako Trintxerpe auzoan energia handiko lau hardcore taldek joko dute: Frantziako Nine Eleven eta Sport taldeak, Leon hiriko Rats, eta Donostiako Trigger Travis.

Exit mobile version