Nontzeberri

Jazzaldirako tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak

Aste honetan hiru kontzertu programatu dira Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko. Ostegunean, Mois├ęs No Duerme Live Band aritu zen, eta gaur eta bihar beste bi kontzertu programatu dituzte.

Gaurko saioan, 10 musikariek osatzen duten Les 4 Saxes & Co taldea izango da protagonista. 1930eko hamarkadako Jazz-swingaren estiloan aritzen da taldea, 4 saxofoiren berealdiko sekzio batek osatua da, eta sekzio erritmiko bikain batek lagundua. Hori guztia aparteko tronpeta batek gailendu eta Ninon Arozteguyren ahots zoragarriak biribiltzen du.

Eta larunbatean, hilak 10, Alex Haro izango da oholtza gainean. Alex Haro saxofonista Alacantekoa da eta Donostian bizi da. Goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenen, Jazz Saxofoia espezialitatean, baita masterra ere, Mikel Andueza eta Andrzej Olejniczakekin. Interprete gisa egin duen ibilbidean, kontzertuak eman eta proiektuak garatu ditu herrialdeko hainbat lekutan. Bestetik, Jazzaldian parte hartu du, besteak beste talde hauekin: DOS, Reunion BigBand, Nacho Soto Experiment, Miho Hazama and Musikene BigBand eta Kinkfolk. Orain hainbat estilotako proiektuetan murgilduta dago.
Alex Haroren proiekturik pertsonalena Freedom da eta rockaren, heavy metalaren, funkaren eta jazzaren eraginak aurkituko dituzue bertan.

Ordutegiak eta tokiak ikusteko egin klik hemen.

Exit mobile version