Nontzeberri

Asteburuan abiatuko da 2020ko “Xilaba Bertsulari Txapelketa”

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko aurtengo Xilaba Bertsulari Txapelketa, irailaren 19an, hasiko da Hiriburuko La Perle aretoan. Azken saioa, eta finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain izango da, azaroaren 21ean. COVID-19 dela eta, neurri higienikoak ezarriko dira partaide eta publikoaren babeserako.

Aurtengo lehiaketak beste herri batzuk bisitatuko ditu, “Ipar Euskal Herri guziak merezi baitu bertsuaren haizea sentitzea”, tartean, Hiriburu, Ainhoa, Larzabale, Bokale, Sohüta, Izpura eta Bardoze.

Diogun bezala, lehen saioa, Hiriburuko La Perle aretoan izango da, eta bertan bertsolari hauek bilduko dira norgehiagoka: Elixabet Etxandi, Egoitz Zelaia, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Ortzi Idoate, Bittor Thicoïpe, Aitor Servier Etxexuri.

Irailaren 26an, Urdiñarben egitekoa zen Xilabako saioa Muskildin izango da, Posonpesenea gelan, 17:00etan.

Beste data guztiak eta horietan zein bertsolarik hartuko duten parte, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version