Nontzeberri

Asteburua bero dator Psilocybenean

Bihar jazz saioa izango da Hondarribiko Psilocybenea aretoan Buffalo (Zarautz) eta Ta Ta for Now (Bartzelona) taldeen eskutik. Banda gipuzkoarra David Gorospe (bateria) Ander Ederra (gitarra) eta Joanes Ederra (baxua) musikariek osatzen dute. Hirukote instrumentalak jazz rocka jorratzen du, beste estilo batzuetako ukituak baztertu barik.

Bartzelonako Ta Ta for Now taldea, berriz, zazpi musikarik osatzen dute eta 2005 urtean eratu zen Badalonako Musika Modernoaren Eskolan. 2008an lehendabiziko lana plazaratu zuten eta egun Seconda Prattica bigarrena prestatzen ari da. Katalanen jarioan jazza eta Europako beste musika batzuk nahasten dira, beti ere, musika muturrera eramateko asmoz.

Larunbateko emanaldiari dagokionez, Tud taldea DUT hirukote ezagunaren eraginpean sortu zen. Hondarribiko bandaren kantuen bertsioak egiten hasi omen ziren; orain, baina, doinu propioak jorratzen ere hasi dira. Bilboko Meido, aldiz, 2005 urtean eratu zen. Orain arte bi disko plazaratu ditu, Munduko kamioirik handiena eta Odio Sonoro hain zuzen. Taldeak rock zaratatsua jotzen du, Unsane, Melvins, Dut, Tantrum, Breach, Sleepers edo The Jesus Lizard taldeen antzera..

Nontzeberri

Exit mobile version