Bilboko Udalak XVI. Zirkualde jaialdia antolatu du irailaren 18tik 20ra bitartean Errekalde auzoan. Sei konpainiak ikuskizun anitzak eskainiko dituzte eta akrobaziak, malabareak, kaleko antzerkia, musika, clown lanak, txotxongiloak eta dantza akrobatikoa ez dira faltako. Gainera, jaialdiaren barruan El Fango Kiroldegiak Dantza Bertikalaren III. Topaketa hartuko du. Bertan, aireko dantzaren modalitate honetako publikoarentzat zabalik dauden bi erakusketa eskainiko dira irailaren 18an.
Zirkualde jaialdiaren programazioa ostegunean, hilak 18, hasiko da Sweet Chilli Circus Companyk egingo duen The Risk Party lanarekin. Milki Lee eta Teresa Magallon dantzari eta sortzaileen lehen elkarlanaren emaitza da. Eklektizismo handiko pieza bat da, gorputz-hizkuntzari dagokionez. Dantza garaikidea, break dance-a, akrobazia eta clown-a, freskotasun eta teatraltasun dosiekin eta fisikotasun sutsuarekin uztartzen dira.
Egun berean, CIA. Du ‘KtO (Libre), Laterrateral (Entrechok), eta Safire Hikari (Kolapsea) taldeak arituko dira. Eta horretaz gain, diogun moduan, dantza bertikaleko piezen erakusketa egingo da El Fango Kiroldegian (Errekalde), aireko dantzaren modalitate honetara hurbildu nahi dutenei irekitako erakusketa batean.
Egunez eguneko programazioa: Zirkualde