Nontzeberri

Asteburu honetan Tolosandblues jaialdiaren 22. edizioa

Asteburu honetan, ekainaren 25etik 28ra, blues doinuak zabalduko dira berriz Tolosan, Tolosandblues jaialdiaren 22. edizioari esker.

Betiko legez, ekimenak blues garaikideko figura handiak bilduko ditu beste behin, eta aurten lau egunez, Tolosako plaza eta txokoak musikaz beteko dira berriz.
Nazioarteko izarrek eta bertoko musikariek osatuko dute programazioa, non John Primer & Giles Robson Band eta Acantha Lang artista ezagunak nabarmentzen diren.

Gaur izango da lehen kontzertua bertako Euskal Herria Plazan 20:00etatik aurrera: The Cherry Boppers & Patricia Reckless.
Ostiralean, Slow Times eta Big Dani & The Rhythm Kings taldeen txanda izango da. Larunbatean egun potoloena izango da eta kontzertuak Txus Blues & Cesar Canut, Wax & Boogie Feat, Pablo Sanpa  eta John Primer & Giles Robson Band taldeek eskainiko dituzte.

Ekainaren 28an, igandea, ekimenak ateak itxiko ditu Breaking Band eta Acantha Lang taldeen jardunarekin.

Tolosako Udalak ditu xehetasun guztiak.

Exit mobile version