Nontzeberri

Asteburu honetan, Orozkorock

Orozkorock jaialdia asteburu honetan izango da, bi jardunalditan banatuta eta bi eszenatokirekin, Hegoaldeko zabalgunean eta Zubiaur plazan.
Aurten, antolatzaileek beteranotasuna eta gazteak, sortzen ari diren taldeak eta eskarmentu handiagoko taldeak uztartu nahi izan dituzte.
Hala, Sex Museum mitikoak igoko dira agertokira ia 40 urteko ibilbideari errepasoa emateko. The Capaces Bartzelonatik etorriko da bere 25. urteurrena ospatzeko bira berezi batean. Hemendik, Bermeotik Etxekalte bandak jarriko ditu hardcore soinuak. Eta Gernikatik, Felinek bere ukitu psikodeliko emango dio jaialdiari.
Horiei Both orozkotarrak eta Lur laudioarrak gehitu behar zaizkie. Eta nola ez, Bizkaiko rock underground eszenako bi talde gozagarri eta interesgarri ez dira faltako, Ezezez eta Toc,

Horiekin batera ere arituko dira Micky & The Buzz taldea, eta Zarauztik datorren Ginger taldea. Zubiaur plazan izango dira The Half Nelsons bizkaitarrak, Boogie Riders eta OƱatitik Letagin joango dira.

Talde guztien gaineko zertzeladak jaialdiaren webgunean ikus ditzakezue.

Exit mobile version