IKUS-ENTZUN

Laburrean 2018, Sopelako Film Laburren topaketa

Bihar, urtarrilaren 19an, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean Laburrean 2018 IV. Film Laburren topaketa burutuko dute. hainbat film interesgarri ikusteko parada egongo da bertan.

Biharko egunean, 20:00etatik aurrera, film labur emanaldia izango da. Areka (Atxur Animazio Taldea), Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Nuestro Viejo (Y El Mar) (Lander Camarero) eta Zacarías (Violeta Trincado) filmak pantailaratuko dira. Emanaldiaren ostean mahai-ingurua egingo da film laburretako lan taldeetako kideekin, eta Amaia Kaiero kazetariak gidatuko du mahai-ingurua.

Areka filma Atxur Animazio Taldearen proposamena da. “Euxebiri aita hil zioten gerran. Gaztaroan frankismoaren errepresioa jasan zuen, eta gaur arte, diktadura aspaldi amaitua egonagatik ere, ez du bere aitaren oroimena berreskuratzeko aukerarik izan. Urteak haren bila eman eta gero, azkenik hobia ireki dutenean, Euxebik argazki bat utzi du bere aitaren hezurren ondoan”.

Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola bikoteak egin du Zulo filma. “Zulok, garaiz jaiki eta trena hartuko du lanera joateko. Liburu denda baten aurrean egindako geldialdi ezohikoak aldatu egingo dio errutina. Bere bizitzako emakumea izan denarekin eta denarekin izandako lehen topaketaren ametsak eskutik eramango du, noraezean, bere oroitzapenetara”.

Nuestro Viejo (Y El Mar) (Lander Camarero) filmak bi anaiaren istorioa kontatzen du. Bi anaiek bidai luze bat egingo dute belaontzi batean aitaren errautsak botatzeko. Eskasiez betetako haurtzaroak batuko ditu bidai horretan, haurtzaro beldurgarriaren zamatik astek gelditu nahian.

Azken filma, Zacarías (Violeta Trincado), interesgarria da oso. Eskale batek, Zacarías, gizon trajedun batek eta taxista batek trafiko istripu batean topo egingo dute. Zacariasen heriotza eragingo du istripuak. Denboran atzera joan eta xehetasun baten aldaketak pertsonaien etorkizuna aldatuko du. Edo ez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button