Azaroaren 23tik abenduaren 1era egingo da Tolosan Titirijai jaialdiaren 42. edizioa, eta egun horietan guztietan 39 emanaldi eskainiko dira.
Programazioaren barruan 18 konpainiak parte hartuko dute, eta 20 lan ezberdin ikusteko aukera izango da. Adin guztietako herritarrentzat diziplina anitzeko emanaldiak antolatu dira, hala nola, eskuko txotxongiloak, harizkoak, berreskuratutako materialekin egindakoak, giza neurriko gorputz txotxongiloak,…
Pieza asko eskainiko dira eta horien artea bi izango dira euskaraz: Ximurrak, eta Titeres Etcetera konpainia andaluziarrak eskainiko duen Peio eta otsoa. Eta El lagarto baila konpainiak ere Izadi ikuskizuna eskainiko du abenduaren 1ean. Gipuzkoako 8 herritan ere, beste 16 emanaldi eskainiko dira.
Ikusgarriez gain, bestelako ekimenak ere programatu dira, eta adibidez, hasierako egunean, azaroaren 23an, Aviama 2024ko Nazioarteko Saria jasoko du Topic-ek, txotxongiloen aldeko ikusgarritasunean emandako bultzadagatik.
Liburu aurkezpenak ere antolatu dira. Maialen Amenabar eta Miren Amurizaren Titiritari, eta Paco Paricioren Los secretos del titiritero eta La extraordinaria vida de Polichinela aurkeztuko dira bertan.
Egun guztietako programazioa ikusteko egin klik hemen.