Boga Boga jaialdia Miramar jauregiko Lorategietan egingo da asteburu honetan, hiru eszenatokirekin, Easo plazan doako kontzertuekin, eta ostiral eta larunbatean Dabadabak eskainiko dituen kontzertuekin, eta dena proposamen artistiko anitz batekin: soula, rocka, hip hopa, musika elektronikoa, pop garaikidea…
“Jaialdi bat baino gehiago, musikaren inguruko jai bat da; izan ere jai-izaerako ekitaldia da eta dauden espazioetara egokitzen da, azpiegitura handirik edo lekualdaketarik behar izan gabe. Donostiak urteak daramatza berriro tokiko DNA izango duen musika independenteko Jaialdi bat izatea eskatzen. Eta alderdi emozionalari zein hiriko agendari dagokionez dagoen hutsune hori bete nahi dugu” esan dute bultzatzaileek.
Parte hartuko duten musikariak, Gotts Street Park taldea, León Benavente Estatuko zuzeneko musika-talde onenetako bat, Christian Löffler, Henge britainiar talde ospetsua, Kokoshca, Azuleja, Deadletter, Ke Lepo & Félix Buff, Le Parody, …
Ezkutuko Antzokian, Miramar jauregiaren barruan dagoen espaziorik intimoenean Saguxar eta Eneritz Furyak ere arituko dira, eta Easo Plazan, Zibilito, Tatxers, Putas Amak, Tropicaza eta beste talde batzuk ere arituko dira.
Eta Dabadabako programazioan honako artista hauek izango dira: Adrien Body, Bitter Babe, La Niña Jacarandá, Elena Barbker B2b Beltranz, Mama Snake, Lucient, Loscil eta Patricia Wolf.
Egunez eguneko programazioa kontsultatzeko: Boga Boga