Nontzeberri

Asteburu honetan amaituko da Santas Pascuas jaialdia

Santas Pascuas jaialdiak apustu egiten du artista sendotuak eta nazio zein nazioarteko promesa berriak nahasten dituen programazio baten alde, baita tokiko proposamenen alde ere. Santas Pascuas 2025 Jaialdia asteburu honetan amaituko da kontzertu potente batekin: Tatxers eta EZEZEZ.

Ekitaldi hau dagoeneko ezinbesteko hitzordu bihurtu da Nafarroako hiriburuko Eguberrietako agendan, programa moderno, askotariko eta berrikuntza artistikoarekin konprometitua eskainiz.
Diogun moduan makina bat artista iragan dira Gabonetako oholtzatik baina asteburu honetan kontzertu eder batekin amaituko da jaialdia: Tatxers eta EZEZEZ.

Tatxers Iruñeko musika talde bat da. Taldekideen esanetan, pop, mod, jangle pop eta punk musiken arteko nahasketa gisa defini daiteke haien estiloa. Gaur egun taldea Jon Salinasek (baxua, ahotsa), Martin Cirizak (gitarra, ahotsa) eta Sergio Devesak (bateria) osatzen dute, eta lau lan dituzte kalean: Garaipen kutrea (2020, autoekoizpena), Hiruzpalau amets larri (2021, Tough ain’t enough Records), Tatxers (2023, TAE Records – Flexidiscos) eta Ezpatei Disdira! (2024, Humo Internacional).

EZEZEZ Unai Madariagak (ahotsa, gitarra), Mikel Irigoyenek (baxua), Eneko Ajangizek (gitarra) eta Alvaro Olaetxeak (bateria) osatzen duten Bilboko taldea indartsua da. Estatuko panorama independentearen oinarriak astindu ditu, kalitatez, originaltasunaz eta jarreraz beteriko proposamen musikalekin.
EZEZEZ zikloiak gogor astintzen jarraitzen du, eta harrigarriak eta urduriak direnez, pop oinarriak hartu eta punkaren zaratarekin, grungearen tantekin eta rockaren nerbioarekin moldatzen dituzte kantu biziak. Horri funk elementuak, reggae keinuak, kultura euskalduna, poesia, umorea, performancea, mezua eta esperimentazioa gehitzen zaizkio, emaitza proiektu paregabe bat lortzeko.
Bere zuzeneko magnetikoak dira. Katuzaldia lanarekin laurogeita hamarretik gora  egin zituzten, eta Kabarkiba lanarekin beste horrenbeste egiten ari dira.

Exit mobile version