Urdaibaiko Organoak jaialdiak bere XXII. edizioa ospatuko uztailaren 11tik abuztuaren 15era arte.
Aurten ere, Urdaibaiko Organoak jaialdiak edizio berri bat aurkeztuko du, organo-musika zabaltzeko eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarea zaintzeko xedez. Urdaibaiko Organoak eta Ondarea leloarekin, jaialdiak musikaren, historiaren eta ondarearen arteko lotura sustatuko du, “gure organo historikoek bere baitan biltzen duten aberastasun artistikoa eta kulturala goratuz”.
Larunbatean, hilak 11, abiatuko da kontzertu zikloa Patxi García Garmilla (ahotsa, organoa) eta Mikel Ansola (organoa) musikariekin. Kontzertua Gernika-Lumo Santa Klara komentuan izango da, 19:30ean hasita.
Azken saioa abuztuaren 15ean etorriko da Javier Artigas (organoa), Benantzi Bilbao (organoa), Josu Sorriketa (txistua), Lapse Mundaka (dantza) eta Arantza Fernandes (dantza) sortzaileengandik.
Azken saio hori, Mundakako Andra Mariaren elizan izango da, 20:00etan hasita.
Tarteko saio guztien gaineko xehetasunak Urdaibaiko Organoak jaialdiak ditu.
