Nontzeberri

Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rockaren Erakustaldia

Dagoeneko zabalik dago Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rockaren Erakustaldian izena emateko deialdia. Parte hartu nahi duten taldeek lau kantako demoa edo pendrive-a aurkeztu beharko dute apirilaren 30a baino lehen.

Ekimenean parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo gutxienez taldekide bat lurralde horretan erroldatuta beharko dute izan. Pop eta rock estiloko bandak baino ez dira onartuko.

Maketak apirilaren 30 a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta euskaraz abesten duten taldeei eta emakumez osatutakoek bandei arreta berezia jarriko die epaimahaiak.

Gutxienez lau kanta originaleko maketa edo pendrive-a aurkeztu beharko dute taldek. Horrekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak: hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektroniko. Helbidea: Bilboko Udaleko Jaietako Saila. Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia. Venezuela Plaza 2, 5. 48001 Bilbo.

Lehiaketaren xehetasun guztiak Aste Nagusiko blogean jasotzen dira.

Exit mobile version