Pamplona Negra Jaialdiak aste honetan, 19tik 24ra, zabalduko du bere programazioa, eta hiri horretako Baluarte antzokian izango dira ekimenak, bai eta Iruñeko beste hainbat espaziotan ere.
Betiko legez, nazio eta nazioarte mailan nabarmendutako idazleek osaturiko mahai-inguruak, hitzaldiak eta egileekin topaketak ondu dira, eta edizio honek literatura, analisi kriminologikoa eta gizakiaren portaeraren inguruko begirada kritikoa uztartuko ditu.
Bilduko diren izen batzuk aipatzearren Nicolás Obregón. Santiago Díaz, Jon Arretxe, Javier Holgado, Mikel Santiago,….
Zinema ez da faltako, eta gaur, bihar eta etzi, genero beltzeko hiru film programatu dira Nafarroako Filmotekari esker: Arsénico por compasión (Frank Capra, 1944), Falso culpable (Alfred Hitchcock, 1956) eta Sospechosos habituales (Bryan Singer, 1995).
Ekimena larunbatean, hilak 24, amaituko da, Elena en el país de los horrores podcastaren saio baten zuzenean grabazioarekin. Elena Merino kazetariak gidatuta, Paz Velasco kriminologoa izango du gonbidatu. Biak elkarrekin aztertuko dute Remedios Sánchez, Mataviejas, emakumezko hiltzaile bikoitza, baldintzapeko askatasunean egon ondoren berriro atxilotu dutena.
Egun guztietako programazioa: Pamplona Negra.
