Nontzeberri

Aste honetan “Jauzi! Antzerki Egunak” izango dira Usurbilen

Irailaren 14, 15 eta 16an izango dira Jauzi! Antzerki Egunak Usurbilen.  Antzerkiz beteriko ekimena Muxurbil Antzerki Taldeak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) antolatu dute Usurbilgo Udalaren laguntzarekin.  

Aste honetako ostegunarekin batera, Usurbilgo hainbat txokotan, pieza laburrak ikusteko parada egongo da. Hala, Daltonak taldeak Lapur depresiboak obra egingo du, Muxurbilek Gure heroia lana, eta Gorka Zubeldia eta Eñaut Gantxegi bikoteak Opor politikoak izeneko antzezlana eskainiko dute.

Ostiralean, Transgresioa, tabua ala desira? mahai ingurua egingo du Kattalin Miner, Oier Gillan eta Manex Fuchs hirukoteak, Sutegiko auditorioan. Gauean, toki berean, Ander Lipus eta Patricia Urrutia bikoteak Hozkailua antzezlana egingo du.

Larunbateko programazioa goizean hasiko da. 11:00etan, Zirku ikusgarria izango da Santueneko frontoian, haur eta gaztetxoentzat. Arratsalde partean, Zatarraren edertasuna ikastaroa antolatu da Sutegiko auditorioan. Eta gaueko 22:00etan, ATX Teatrok Fakiu antzezlana eskainiko du.

Informazio guztia hemen duzue.

Exit mobile version