Korterraza Gasteiz jaialdiak bere 16. edizio egingo du aurten, ekainaren 25etik 28ra. Gasteizen, film laburrak etab musika kontzertu ederrak bilduko dira egunotan.
Film laburren kasuan, publikoak 43 lanez osatutako hautaketa interesgarri batez gozatuko du. Arabako atalean, lurraldearekin lotutako 8 film laburrek izango dute protagonismoa. Publikoak Sail Ofiziala, Komedia eta Erakustaldia ikusteko aukera izango du. Eta haurrek eta familiek Korterraza Txikirekin gozatuko dute ostiralean, hilak 27.
Gasteizko film laburren programazioa Korterraza Sensibiliza saioak osatuko du abuztuaren 21ean, Artium Museoaren barruko plazan.
Baina asteburu honetan, ekainaren 25etik 28ra, musikaren jaialdia izango da. Estilo desberdinetako eta kalitate handiko zortzi kontzertu antolatu dira honako taldeekin: The Bellrays, Sex Museum, Anaut, Still River, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Trío Bravo, Olharizu eta AC The Band. Eta doakoak eta irekiak izango dira.
Musika programazioa ekainaren 26an hasiko da Artium Museoaren kanpoaldean. 18:30etik aurrera, Mississipi Queen & The Wet Dogs taldeak soul eta rock doinuak eskainiko ditu. Eta 20:00etatik aurrera, Lisa Kekaula buru duen The Bellrays talde estatubatuarraren txanda izango da.
Hilaren 27an, 13:30ean, AC The Band taldea arituko da. Arratsaldean, programazioak Artium Museoaren kanpoaldean jarraituko du, Still River taldearekin. Ondoren, Anaut taldearen txanda izango da.
Larunbatean, Falerina Lorategian Trio Bravo taldearen kontzertua izango da 13:30etik aurrera, Belar Sounds-ekin elkarlanean. Arratsaldean, Artium Museoaren kanpoaldean, Olharizu-ren txanda izango da (18:30ean). Eta 20:00etatik aurrera, Sex Museum bandaren kontzertua programatu da.