Nontzeberri

Aste honetan, Gasteizko Jazz Jaialdia

Gasteizko jazz jaialdiaren 49. edizioa uztailaren 13tik 18ra arte luzatuko da, eta bere programazioaren barruan 50 kontzertu eskainiko ditu.

Kontzertu guztien artean, antolatzaileek nabarmendu dute Ruben Blades musikari panamarra, eta berak Roberto Delgadoren big band boteretsuarekin joko du Mendizorrotzan uztailaren 17an.
Beste aldetik, Gretchen Parlato abeslari estatubatuarrak, LA Jazz Society-ren 2025 Ahots Jazz Saria, eta a capela Take 6 jazz talderik onenak, uztailaren 15ean, 20:30etik aurrera joko dute.
Ostegunean, hilak 16, Irene Reig saxofoi jotzaile katalanaren eta Sun Ra Arkestra talde estatubatuarraren txanda izango da. Sun Ra Arkestra mundu osoan ezaguna da swing, free jazz, bebop, dantza eta eszenaratze afrofuturista uztartzen dituen zuzeneko aurkezpenengatik. 1993ko hamarkadan hil zen Sun Ra konpositoreak sortutako jazz talde estatubatuarrak, Gasteizen bere lehengo kontzertua emango du, uztailaren 16an.

Jazz Jaialdiaren 49. edizioari amaiera emateko, jazz garaikidean eragin handiena duten bi talde elkartuko dira: The Bad Plus eta Snarky Puppy. The Bad Plus taldea Gasteizera iritsiko da bere agur-biraren barruan. Reid Anderson baxu-jotzaileak eta Dave King bateria-jotzaileak sortu zuten taldea, eta jazz modernoaren proiekturik ausartenetako bat izan da.
Beste aldetik, Snarky Puppy Michael Leaguebaxu-jotzaile eta konpositoreak sortu zuen 2004an, eta taldeak bere lengoaia propioa eraiki du, jazza, funka, rocka eta musika globalak uztartuz.

Hauek dira talderik nabarmenak baina kontzertu piloa antolatu da Gasteizen egunotan. Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version