Nontzeberri

Aste honetan Enkarzine Nazioarteko Film Laburren Lehiaketa

Aste honetan, azaroaren 24tik 29ra bitartean, Enkarzine Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren 44. edizioa egingo da Zallan.

Aurtengo lehiaketan 500 obra baino gehiagok parte hartu dute, eta horietarik 44 film labur pantailaratuko dira 19:00etatik aurrera. Lehiaketa antolatzen duen Urria Zinema​ elkarteak aurtengo programazioak dakarren kalitate handia nabarmendu du, non genero eta estilo guztiak nahasten diren.​

Dokumentalek, animaziozko lanek eta argumentuzko filmek osatuko dute programazioa, eta horien artean euskal film laburrak nabarmendu behar dira. Horiez gain, Estatuko herrialdeetakoak eta Estatu Batuetako, Suitzako, Frantziako, eta Italiako filmak ikusi ahal izango dira.

Itxiera ekitaldia azaroaren 29an izango da, 19:00etan, Zalla zine-antzokian, film labur sarituen aurkezpenarekin eta sari banaketarekin.

Eguneroko programazioaren gaineko datu guztiak: Enkarzine.

Exit mobile version