Nontzeberri

Aste honetan “Cortada” Gasteizko Film Laburren Jaialdia

Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, Euskal Herriko Unibertsitateak Cortada Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren XXV. edizioa antolatu du. Aurten abenduaren 15etik 18ra izango da Vital Fundazioa Kulturunean.

Aurtengo programazioan 28 film labur lehiatuko dira, eta bi saiotan proiektatuko dira, 18:00etan edo 20:00etan. Gaurko saioan Ur Azpian Lore (Aitor Oñederra. 2021), Kinka (Maider Oleaga. 2021), Club Silencio (Irene Albenell Mellado. 2021), Mindanao (Borja Soler. 2021), Mula (Mariano Benayón, Carlos Balseiro. 2020), eta Loop (Pablo Polledri. 2021) filmak ikusteko abagunea izango da.

Datozen egunetako saioen gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Sariak banatako dituen epaimahaia diziplina ezberdinetako hiru erreferentek osatzen dute: Katixa Agirre, idazlea eta EHUko irakaslea; Ane Agirre, komisario independentea eta Tabakalerako praktika garaikideen arloko arduraduna; eta Helena Gonzalez, GazteFilm Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdiko programatzaile, kultur kudeatzaile eta zuzendaria.

Emanaldiez gain, hainbat jarduera paralelo ondu dira, tartean, Koldo Almandozekin solasaldia, Dardara filmaren emanaldia, edo Sara Zozayaren kontzertua.

Exit mobile version