Otsailaren 25ean hasi zen Nafarroako Antzerki Eskolak Irriziklo izeneko ekimena, eta aste honetan, martxoaren 18an amaituko da. Umorea nagusi den ziklo honek lau emanaldi bildu ditu aurten.
Lehen egunean Inprolabel taldeak Inprofestakzioa pieza egin zuen. Martxoaren 4an, Las Katastrofen taldeak Beste Bat egin zuen. Martxoaren 11n, Txizatoki Bat Eszenatokian & Hamalau pieza oholtzaratu zuen Tartean Teatroak. Eta azkenik, martxoaren 18an, Magma Mia taldeak Jo! egingo du. “Sorkun eta Grego lagun minak dira baina aspaldi ez dira elkarrekin egon. Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko digute. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira. Magma Mia kooperatiba Beatriz Egizabal eta Cesar Marcosek osatzen dute eta 2018tik bakarrizketak eta klown inprobisazioak egiten dituzte.
