ICOFF Gasteizko nazioarteko film laburren jaialdi berria aste honetan egingo da, apirilaren 4tik 9ra, Vital Fundazioa Kulturunean. Formatu txikiko zinemaldi bat da, ikusleei nazioarteko film laburrera gerturatzeko, ikus-entzunezko sortzaileei ahotsa emateko eta Gasteiz eta Araba sustatzeko helburuarekin sortua.
Jaialdiak estatuko film laburren lehiaketa eta munduko zinema-jaialdi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan saritutako, izendatutako edo parte hartutako zinema-lanen erakusketa konbinatzen ditu, eta Sonia Pacios eta Kepa Sojo Arabako zinemagileek eta kultura-eragileek zuzentzen dute jaialdia.
Diogun moduan, ICOFF-Gasteiz film laburren jaialdi gaur hasiko da honako lan hauen pantailaratzearekin: Antes de la erupción, Bullit escucha a la naturaleza, Maldita. A Love Song to Sarajevo, La inquilina, Cemento y acero, eta Au Pair.
Hemen kontsultatu ahal duzue egunez eguneko programazio guztia.
